Errenteria Biblioteka

Errenteriako Biblioteka

Ekainaren 1etik aurrera, Errenteriako Udal Liburutegia berriz ere zuekin

Argitalpen-data: 

Liburuak maileguan hartzeko eta itzultzeko zerbitzuak soilik

Euskadiko liburutegi publikoak parez pare irekiko ditugu ateak mundu berriak ezagutu eta bizi ditzazun. Une zailenetan zugandik hurbil izan gara eLiburutegiari esker. Eta orain, ekainaren 1etik aurrera, berriz ere zurekin elkartuko gara.

Astelehenetik aurrera liburutegiak astelehenetik ostiralera irekiko ditu ateak, 10:00etatik 18:30era, eta liburuak maileguan hartzeko eta itzultzeko zerbitzua emango da soilik:

  • Sarrera mostradoreraino izango da
  • Haur liburutegiko eraikinak itxita jarraituko du eta zerbitzua helduen liburutegiko eraikinean emango da
  • Liburuak, bertaratu aurretik eskatzea gomendatzen da, honako bide hauen bitartez:

- Telefonoz: 943 44 96 35
- emailez: binformacion@errenteria.eus
- Whatsappen bidez 647 673 451
- Eta Errenteriako liburutegiaren katalogoaren bidez ere

Liburuak kanpoan dagoen buzoian ere sar daitezke.

Sartzeko neurri bereziak eskatuko dituzte:

  • Banaka sartzea
  • Sartu baino lehen eskuak kanpoan egongo den gelez garbitzea eta musukoarekin sartzea
  • Haurrek aurreko neurriak bete beharko dituzte eta heldu batekin etorri beharko dute

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan