Errenteria Biblioteka

Errenteriako Biblioteka

Astelehenean irekiko da Errenteriako Liburutegian antolatutako ekintzetan izena emateko epea

Argitalpen-data: 

Urritik aurrera liburutegian ikasturte honetarako antolatu diren ekintzak gozatzeko aukera izango dute haurrek eta helduek. Ekintzetan izena emateko epea datorren astelehenean, irailaren 21ean, irekiko da.

Haurrei zuzendutako ekintzak:

  • Irakurketa Klubak 3-5 urte bitartekoentzat. Haurrengan irakurzaletasuna sortzeko jarduera egokia. Saioak astean behin izango dira eta guztira sei saioko jarduera da. Lehenengo taldea urriaren 6an hasiko da, 17:15ean.
  • Irakurketa Klubak 6-8 urte bitartekoentzat. Haurrengan irakurzaletasuna sortzeko jarduera egokia. Astean behin eta sei saioko jarduera da. Lehenengo taldea urriaren 26an hasiko da, 18:15ean.

Helduei zuzendutako ekintzak:

  • Irakurleen Kluba, euskaraz idatzitako liburuei buruz solasteko aukera ematen duena. Saioak hilabetean behin egingo dira eta urriaren 5ean hasiko dira, arratsaldeko 19:00etan.
  • Literatur solasaldia gaztelaniaz. Hainbat liburu interesgarriei buruz solasteko aukera ematen duena. Saioak hilabetean behin egingo dira eta urriaren 6an hasiko dira, arratsaldeko 19:00etan.
  • Kontakizunen solasaldia. Aurten “Emakume harrituak, XX.mendeko erdialdeko espaniar idazleak” izango da gaia. Saioak hilabetean behin egingo dira eta urriaren 13an hasiko dira, arratsaldeko 18:30ean.
  • Book Club. Ingelesez idatzitako liburuak irakurtzeko eta taldean ingelesez mintzatzeko jarduera aproposa. Saioak hilabetean behin egingo dira eta urriaren 21ean hasiko dira, arratsaldeko 19:00etan.
  • Elikadura Tailerra. Aurten “Digestio osasuna eta osasun orokorra” izango da gaia. Astean behin izango da jarduera hau, online. Tailerra urriaren 22an hasiko da, arratsaldeko 18:00etan.

Aurten egoera berezia dugu eta segurtasun neurriak bete behar dira. Honen ondorioz parte-hartzaileen kopurua txikiagoa izango da.

Liburutegiarekin harremanetan jartzeko:

Helduen liburutegia: Madalen kalea, 27-29

Haur liburutegia: Madalen kalea, 32

Tlf: 943449635

Whatsappa: 647673451

eposta: binformacion@errenteria.eus

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan