Liburuaren eguneko ekintzei hasiera emateko eskulan-sormen saioak izango ditugu liburutegian martxoko azken astean. Kontuan izan, parte-hartzeko izena eman beharko dela.

Martxoak 23an irudimena askatu eta eskuak dantzan jartzeko txikitxoenen txanda izango da. Familian gozatzeko tarteak izango dira, txikitxoek heldu batez lagunduta etorri behar baitute. Adinaren arabera banatuko dira haurrak bi saiotan.

Martxoak 27an izango da azken saioa. Saio hau nagusienentzako izango da, eta familiako kide batekin bertaratzeko gonbita eginten dugun arren, ez da beharrezkoa izango.

Lehenengo eskulan-sormen saiotik aurrera, "artista liburuak" ideiaren baitan herritarrek sortutako lanak ikusgai jarriko dira liburutegian. Eta, bertan erakusteko sormen lanak ekartzen dituzten herritarren artean sari desberdinak zozketatuko dira.
