Zapatuko ipuina: "Jolastea debekatuta"
Ekitaldiaren deskribapena

Maite Franko, Irundik datorren kontalari beteranoa dugu. Pedagogian lizentziatua; farandulan, irakaskuntzan eta sormen literarioan ere ibilitakoa: umorea hezkuntzarekin uztartu zalea, eta kontalari gisa 4.000 saio inguru eskainitakoa. Bost urtetik gorako umeentzat eskaintzen digu hurrengo saio hau:
Aspaldi, errege bat izan zen umeak helduak balira bezala tratatzen zituena. Lan gogorrak egitera behartzen zituen, baita gerretan parte hartzera ere. Baina ume haiek aurkitu zuten ihesbiderik... bertatik mugitu gabe izan bazen ere. Ipuin hau eta beste batzuk aurkituko dituzu umearen egun unibertsalaren harira antolatutako kontaketa saioan.
Azaroak 20, Haurren Nazioarteko Egunaren ildora eskainitako saioa, Eibarko Udaleko Haurrak, Nerabeak eta Familia zerbitzuarekin elkarlanean.
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Juan San Martin Liburutegia
- Ekitaldi mota:
- Ipuin kontaketa
- Publikoa:
- Haurrak
- Ekitaldi ematen den hizkuntza:
- Euskara
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- 18:00
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- Areto Nagusia
Izen-ematea
- Prezioa:
- Doan
- Izen-emate epea:
- 2023/11/20 - 2023/11/23
- Jarraibideak:
Izena eman behar da aurretik, azaroaren 20tik 23ra, formulario honen bitartez.