Zapatuko ipuina: Amonaren arima botila barruan
3-10 urte bitarteko umeentzako ipuin kontalari saioa eskaintzen dugu zapatu honetarako.
Ekitaldiaren deskribapena
Kontalaria
Maite Franko, Irundik datorren kontalari beteranoa dugu. Pedagogian lizentziatua; farandulan, irakaskuntzan eta sormen literarioan ere ibilitakoa: umorea hezkuntzarekin uztartu zalea, eta kontalari gisa 4.000 saio inguru eskainitakoa.
Saioa
Nire amonak beti esaten zuen norbait hiltzen denean animaliek eta etxeak abixatu egiten digutela: Txakurrek negar, oilarrak gauez abestu edo oiloak oilarrarena egin, beleak bueltaka karraka, hontzak uluka eten gabe… eta etxeak? Lurrak kirrinka, ispiluak hautsi, tximinia edo kandelak bat-batean itzali…Nik ez nion kasurik egiten hori esaten zuenean, baina gau batez afal ondoren bere baserrian nintzela, salako tximiniaren ondoan liburu bat eskuan goxo, txakurrak negar, oilarrak kantuka, beleak karraka, hontzak uluka, lurra kirrinka hasi eta tximinia itzali zen.
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Juan San Martin Liburutegia
- Ekitaldi mota:
- Ipuin kontaketa
- Publikoa:
- Haurrak
- Ekitaldi ematen den hizkuntza:
- Euskara
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Iraupena (orduetan):
- 1
- Ordutegia:
- 12:00
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- Areto Nagusia
Izen-ematea
- Prezioa:
- Doan
- Izen-emate epea:
- 2025/10/20 - 2025/10/23



