Itsaspeko bihotzak: familientzako saioa
Itsaspeko bihotzak erakusketa didaktikoan, leku bat dago familientzat ere
Ekitaldiaren deskribapena

Galtzagorri elkarteak Itsaspeko Bihotzak izeneko literatur aretoa eskaintzen dio Eibarko Liburutegiari.
Areto literario honek genero-berdintasunaren gaia jorratzen du euskal haur-literaturaren bidez. Aspalditik dago gai honen inguruko kezka, haurrentzako ipuinek estereotipoak eskaintzen jarraitzen baitute.
Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Udal Liburutegiak elkarlanean antolatutako jarduera.
Otsailaren 25ean, 17:30ean, 5 eta 8 urte bitarteko haurren familiei zuzendutako saioa. Izena emateko, formulario hau bete, otsailaren 20tik 23ra.
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Juan San Martin Liburutegia, Berdintasun zerbitzua-Andretxea
- Ekitaldi mota:
- Erakusketa ,Prestakuntza
- Publikoa:
- Publiko guztientzat
- Ekitaldi ematen den hizkuntza:
- Euskara
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Iraupena (orduetan):
- 1
- Ordutegia:
- 17:30
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- Andretxea
Izen-ematea
- Prezioa:
- Doan
- Izen-emate epea:
- 2025/02/20 - 2025/02/23
- Jarraibideak:
Izena emateko, formulario hau bete, otsailaren 20tik 23ra.