Irakurketa erraza jardunaldia: hitzaldia eta mahai-ingurua

Eibarko Juan San Martin Liburutegia 2014tik ari da alor hau lantzen. Azken hilabeteetan, Irakurketa Errazeko materialetarako zeukan espazioa aldatu du, eta leku bat egin die bai helduentzako Liburutegian eta bai haur Liburutegian ere.

IEren berezko materialez gain, interesgunea zabaldu du irakurketa eskuragarriko materialekin, alegia, normaltasunez irakurtzea eragozten duen zailtasunen bat duten pertsonengan pentsatutako materialekin.

Eibarko udalerrian irakurketa errazaren kontzeptua zabaltzeko asmoz, Eibarko Udal Liburutegiak honako jardunaldia antolatu du:

Irakurketa Erraza jardunaldia

Jardunaldiak Liburutegiko IEren funts bibliografikoa aurkeztu nahi du, eta baita hitzaldi bat antolatu ere IE kontzeptua eta hura garatzeko aukerak aurkezteko; halaber, haren berri eman nahi die interesa izan eta irakurketa errazeko hartzaile izan daitezkeenekin lan egin dezakaten pertsona edo erakundeei.

Hitzaldia: Lectura Fácil: Herramienta de acceso a la lectura y a la información

Hizlaria: Blanca Mata, Lectura Fácil Euskadi-Irakurketa Erraza arduraduna

Hitzaldiaren hizkuntza: Gaztelania

Ondoren, ATZEGI, EPA, AGIFES, San Andrés egoitza eta gurasoen ordezkariekin mahai-ingurua egingo da.  Mahai-inguru horretan, kolektibo hauek  beren helburua, nori zuzentzen zaien eta zertan lagun diezaieketen azalduko dute irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei.

Interesa duten pertsonak eta talde guztiak gonbidatzen ditugu parte hartzera.

Antolatzailea:
Biblioteca Juan San Martn Liburutegia
Ekitaldi mota:
Hitzaldia / Konferentzia
Publikoa:
Helduak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
2
Ordutegia:
17:30-19:30
Bista-Eder, 10
EibarGipuzkoa (Espaa)
Euskadi, auzolana