"Ibai gorria"
- Liburutegia:
- Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia
- Gaiak:
- Haur eta gazte literatura
- Gomendatuta:
Shaka mutikoak eta haren lagunek igerilari handiak izan nahi dute Tokioko Joko Olinpikoetan irabazteko, 1964an. Horregatik jo eta ke entrenatzen dute Ibai Gorriko uretan. Baina haien ametsak hondora joango dira apartheidaren egunik txarrenak bizi dituen Hegoafrikan, Nelson Mandela kartzelan dagoenean. Shakak badaki gauzek aldatu egin behar dutela, zeren, ingurura askotan begiratuta ere, beti ateratzen baitu ondorio bera: pertsona guztiak berdinak gara.
XXXIII Ala Delta haur literatura saria 2023