Eibarko Juan San Martin udal liburutegia

Umeen liburutegiko bloga

"Dog biscuits = Galletitas perrunas", Alex Graham

Liburutegia:
Errenteriako Udal Liburutegiak
Gaiak:
Komikiak eta eleberri grafikoak
Gomendatuta:

Alex Graham autore Estatubatuarraren azken komikia da Dog biscuits, Puchi Award 2021 saria jaso duena. Bere lehen binetak, hasiera batean 2020ko udan argitaratu ziren Instagramen. Pandemia garaian idatzitako komedia sexual honek, COVID-19ak eragindako urruntze soziala eta honek ekarritako kirisi pertsonalak umorez eta tarteka gordintasun osoz aztertzen ditu. Justizia soziala, “woke” kultura, sare-sozialak, genero-dinamikak, zein arduragabetasuna eta indiferentziaz dihardu komikiak.

Pertsonaia nagusiak Rosie, Gussy eta Hissy dira, eta untxi, txakur eta musker antza dute, hurrenez-hurren. Graham berak dioenez, bere animalia antropomorfiko guztiak animalien antza duten pertsonak dira. Autorearen esanetan, “antropomorfismoak espazio eta distantzia pixka bat gehitzen du, eta istorioan hobeto murgildu gaitezke, gizakiak oso kritikoak garelako gure artean.”

2020ko uztaila da Seattlen. Gussy borrokan ari da bere txakurrentzako gaileta-boutiquea bizirik mantentzeko, COVIDaren krisi betean. Bitartean, konfinamenduaren bakardadeak eta urruntze sozialak bere langile Rosie, bere printzipioak traizionatzera eramango dute. Hissy, Rosieren pisukidea, bi polizia eroren mehatxupean bizia da… Maitasun-triangelu bat sortuko da hiruren artean, poliziaren basakeria, protesta, drogak, ligatzeko aplikazio eta COVIDaren kaosaren testuinguruan.

Komikiak, 90eko hamarkadako underground estiloa du eta Robert Crumben marrazkiak gogorarazten ditu. Egileak aitortzen duenez, bere erreferentea izan zen txikitan eta beregatik hasi zen komikiak marrazten.