"Berriz zentauro"
- Liburutegia:
- HABE Liburutegia
- Gaiak:
- Eleberria
- Gomendatuta:
"Horrela hasten dira gauzak. Trantsiziorik gabe. Betaurrekoak janzteko keinuak dena aldatzen du. Hemen zaude eta bat-batean hor. Edo alderantziz..."
XXI. mendearen erditsuan gaude. Guk ezagutzen dugun mundua aldatu egin da, baina ez asko. Edo bai. Paula Pagaldaik proiektu pedagogikoak sortzen ditu, errealitate birtualaren laguntzaz. Halako baterako inspirazio eta datu bila etorri da Parisera, gaur egun turismoa ia desagerturik dagoen arren. Lehenengo feministatzat hartu ohi den Mary Wollstonecraft idazlearen bizitza eta Frantziako Iraultza ikertzea du helburu.
Antizipazio-eleberri bati dagokion moduan, hamaika iradokizun kitzikagarri topatuko du irakurleak gizartearen eta teknologiaren martxari buruz, baina, horrez gain, protagonistaren ibilerek zer pentsatua emango digute beste hainbat gairen gainean: generoen arteko muga zurrunak eta horiek gainditzeko posibilitateak, iraganarekin daukagun harremana, bikote batek irauteko dituen zailtasunak, errebeldiaren eta erosotasunaren arteko oreka zailak.
Katixa Agirrek nobela berria argitaratu du eta horrela aurkezten digu bideo honetan.