Eibarko Juan San Martin udal liburutegia

Umeen liburutegiko bloga

" Aitonak utzi zidana", Glòria Granell

Liburutegia:
Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia
Gaiak:
Haur eta gazte literatura
Gomendatuta:

Aitona zaharra zen. Zahar-zaharra. Eta udan hondartzara eramaten zuen Glòria. Eta kremaz igurzten zion bizkarra. Eta ortzi mugan nabigatzen zuten itsasontziak zenbatzen zituzten. Eta arrainek bezala igeri egiten zuten. Eta abestiak kantatzen zituzten. Eta hareazko gaztelu ederrak egiten zituzten. Baina egun batean... KATAKRAK! Aitonak indarrak galdu zituen, eta pixkanaka-pixkanaka gauza gehiago galtzen joan zen. Baina galtzen zuen gauza bakoitzeko aurkikuntza berri bat egiten zuten, eta aitonak honela esaten zuen: «Datorrena datorrela, ez galdu sekula irribarrea. Inoiz ez!». Orduan irribarre zabala erakusten zuen eta, soilik lau hortz zituenez, denak barrez jartzen zituen.