Berdintasuna helburu haur eta gazteei genero-berdintasuna irakurketaren bidez hurbiltzeko sortutako gida da. Adinaren araberako kategoriatan antolatuta dago (adibidez, 0–4 urte bitarteko ipuinak, 5–8 urte bitarteko ipuinak, berdintasunari buruzko ezagutza-liburuak, etab.), eta honako ezaugarriak dituzten tituluak biltzen ditu:
- errespetuaren eta aniztasunaren balioak azpimarratzen dituzte,
- pertsonaia anitz eta estereotiporik gabekoak aurkezten dituzte,
- berdintasunari buruzko elkarrizketak txikitatik lantzen laguntzen dute.
Hemen kontsulta dezakezu Berdintasuna helburu: Genero berdintasuna lantzeko irakur gida
Haur Liburutegian ikusgai daude gidako liburuak, baita maileguan hartzeko eskuragarri.
