Eskolako bileretan, guraso elkarteetan edota heziketari lotutako saio eta tailerretan, amak dira gehiengo oraindik ere, ala aita inplikatuekin partekatzen dituzte espazio horiek? Seme-alaben hezkuntzan eta heziketan amek eta aitek dituzten ardurez eta rolez mintzatu zaigu oraingoan Mikel Garcia Idiakez, iritzia eman duten hainbat ahotsez lagunduta.
Baliabide interesgarria iruditu zaigu, gure blogera ekartzeko.
Azken finean, espazio hau ez da umeentzako soilik, guraso eta eskoletarako ere baliagarria iruditzen zaigu.
Bide batez, gogorarazten dugu Liburutegian Guraso eskola txokoa dugula, familientzako liburu bilduma eskainiz. Hemen duzu informazio gehiago.