Eibarko Juan San Martin udal liburutegia

Umeen liburutegiko bloga

Gaztetxo Irakurzaleen I. Topaketa

Argitalpen-data: 

Paperezko hegoak irakurketa klubean parte hartu dutenentzako topaketa

Liburutegitik oso ekimen berezia partekatu nahi dugu zuekin. Dakizuenez, ikasturtean zehar zuen seme-alabek Paperezko Hegoak irakurketa klubean parte hartu dute, hilero topaketak eginez zortzi saiotan zehar. Ikasturte hau amaitu da, baina modu ezberdin eta oso berezi batean ospatzea pentsatu dugu.

Lehen aldiz, Gaztetxo Irakurzaleen Topaketa antolatu dugu Zarautzen, eta han elkartuko dira herri ezberdinetako irakurzaletasunarekin lotutako jardueretan parte hartu duten gaztetxoak. Kirol-lehiaketetan bezala, zergatik ez sortu espazio bat irakurketaz gozatzea maite dutenentzat?

Topaketa ekainaren 1ean, igandea, Zarautzen izango da, eta liburuen, ipuinen eta irudimenaren inguruko hainbat jarduera prestatu ditugu.

Zatoz gurekin?