Liburutegiak 2024an izan duen jarduera aurkeztu da dagoeneko memoria honetan. 123.732 pertsonak bisitatu gaituzte, batez beste 385 pertsona eguneko, 2023an baino %0,42 gehiago; 34.387 dokumentu mailegatu ditugu, 2.617 lagunek hartu dute parte irakurketa eta bizitza osoko ikaskuntza sustatzeko antolatutako 198 saioetan; gainera, Udaleko beste arlo batzuekin eta Eibarko ikastetxeekin lankidetzan zenbait programa egin ditugu, irakurzaletasuna bultzatzeko, batez ere euskaraz, eta genero-berdintasunaren edo ingurumenaren alde lan egiteko, beste ekintza batzuen artean.
Aurreko urtetako memoriak web guneko atal honetan aurkitu ahal dituzue.
Bideoan laburbiltzen dugu urte osoko jarduera.