Helburua: Agerikoa da literatura eta letren munduak aberastu egiten duela haur eta gazteen garapena. "Paperezko hegoak" izeneko irakurketa klubak tailer bilakatzen ditugu, eta saio bakoitzean irakurritakoa taldeko solasaldiaz lantzeaz gain, sorkuntza ariketa bat gehitzen diogu.
Era honetan, partaideek sortzeari beldurra galdu eta gozamen osoagoa bereganatzen dute.
Urte bukaeran, hilabetero egindako ariketa bakoitzarekin liburu bat egiten dugu. Liburu bana eramango du haur bakoitzak etxera, bere apalategirako.
Norentzat: LHko 3. mailatik DBH 4. mailara. Interesa erakusten dutenen adinen arabera osatzen dira taldeak.
Noiz: urria, azaroa eta urtarriletik maiatzera, hilean behin.
Plazak: 4 plaza 3.-4. mailak. 3 plaza 5., 6. mailak eta DBH.
Izen-ematea: Juan San Martin Liburutegian edo e-mailez (liburutegia@eibar.eus), plazak bete arte.
Dinamizatzailea: Peru Magdalena.