Eibarko Juan San Martin udal liburutegia

Umeen liburutegiko bloga

Jirabira sari banaketa

Argitalpen-data: 

Jirabira izan da aurtengo umeen liburutegiko jolas berria. Irakurri, biratu erruleta eta asmatu.

54 irakurlek eman zuten izena jolasean eta horietatik 26 helmugara iritsi dira.

Guztien artean 405 liburu irakurri dituzte 2 hilabete hauetan.

Adin tarte bakoitzetik, lortu dituzten puntuen arabera, irabazle bat aukeratu dugu, baina guretzako denak dira irabazleak beraz, denentzako egon da saritxo bat.

Hauek dira irabazleen izenak:

Gometxa Gorria (5-7 urte) : Alazne Avellaned, 575 puntu.

Gometxa Berdea (8-11 urte): Jone Avellaned, 495 puntu.

Gometxa Horia (12 urtetik aurrera): Mara Esteban, 115 puntu.

Saria, 50 euroko bonoa da liburuak erosteko eta irakurtzen jarraitzeko udan!. Eta noski diploma, San Juanetako zapia eta barraketarako fitxak.

Beste guztiak diploma, zapia eta barraketarako fitxak irabazi dituzte. Aupa Eibarko liburutegiko Megairakurleak. Gora San Juan!