Eibar

Juan San Martin Udal Liburutegia

#liburutegiaketxean

Argitalpen-data: 

Liburutegia itxita dagoen bitartean, hainbat entretenimendu eta ekitaldi prestatzen ari gara gure sare sozialetan

Facebook @EibarLiburutegi

Eibarko Udaleko beste sail batzuekin batera, herritarrek gertutik jarraitu ahal izango dituzte, inoiz baino gehiago, egunero argitaratzen joango diren edukiak, Udaleko arlo, zerbitzu edo unitateetako Facebook, Twitter edo Instagrameko kontuen bidez. Helburua da herritarrak informatuta eta entretenituta mantentzea, egunero eskainiko diren jolas eta material didaktikoen bidez, eta bizi dugun konfinamendu-aldi hau eramangarriagoa egitea, koronabirusaren krisia dela eta.  

Udalaren kontu ofizialen bidez jarraitu ahal izango dira publikatzen joan garen berriak, gomendioak, jolasak, asmakizunak, etab.

Gureak hauek dira:

Twitter @EibarLiburutegi

Facebook @EibarkoLiburutegia

Instagram @eibarkoliburutegia

Eta, jakina, eLiburutegia liburu digitalak deskargatzeko eta eFilm pelikulak ikusteko doako zerbitzuak dituzu, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiren bateko bazkide bazara.

Oraindik erabiltzailerik eta gakorik ez baduzu, idatzi helbide honetara liburutegia@eibar.eus eta emango dizugu.