Biblioteca municipal Juan San Martin de Eibar

Blog de la Biblioteca infantil

"Termita", Garazi Albizua; itzultzailea, Bego Montorio

Biblioteca:
HABE Liburutegia
Temáticas:
Novela
Recomendado:

Amamarekin bizi den eta teleoperadore diharduen emakume jada ez hain gazte baten egunerokoa kontatzen du Termitak, lehen pertsonan. Ahots narratibo hori errebeldea eta makarra da, aurretik ezin iragarrizkoa eta ironikoa. Ez du betetzen gizarte patriarkalak emakumeei ezartzen dizkien ereduetako bat bera ere; haren gorputz ez normatiboak, sexualitate asegaitzak, zaintzaile paperari uko egiteak eta ama ez izateak izaki marjinal bihurtzen dute besteen begien aurrean.