"Nire Uztapide"
- Azpeitiko Udal Liburutegia
- Gomendatuta:
Nor izan zen Uztapide? Nor zen hain begirada zorrotza zeukan gizona? Bere izena bertsolari handien lekuan ageri da beti; ezagutu zutenek miretsi egiten dute. Halere, bere bertsoak ez dira beste batzuenak bezain gogoratuak: haren ateraldiak ere ez dabiltz ahoz aho. Bere izaera nolabait ezkutatu egin da bere izen handiaren atzean. Entziklopediako fitxa bilakatu da Uztapide. Liburu hau Uztapideren bila egindako biadaia bat da, bertsotan egiten eta bizitzeko modu ezberdin baten kronikarekin batera.
Batez ere gazteentzako idatzi zen liburua, maiatzean berrargitaratu dute Zestoako udalaren ekimenez. Estimuloz beteriko mundu azkar eta ero honetan, gure herriaren eta kulturaren transmisiorako tarte pausatu bat hartzera gonbidatzen zaitu