"Fake"
- Liburutegia:
- Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia
- Gaiak:
- Haur eta gazte literatura
- Gomendatuta:
Maisie Fernandez nazkatuta dago bere pisua eta itxura direla-eta iseka egiten dioten jazarleez. Nazkatuta dago denen txantxen helburua izateaz. Horregatik, gau batean, Maisie Interneten sartu da eta profil faltsu bat sortu du. Sienna ederra, argala eta ausarta da. Laster, mezuak trukatzen hasi da Maisieren institutuko ikaslerik ospetsuenekin. Maisieren asmoa ez da haien lagun egitea: Sienna erabili nahi du haiei mendekua hartzeko.Baina Maisieren gezur-sarea hedatu ahala, gero eta handiagoa da norbaitek bere identitatea agerian uzteko arriskua. Zer gertatuko da egiazko Sienna -Maisie erabiltzen ari den argazkietako neska- agertzen denean?
Donna Cooner idazle ospetsuak gaurkotasun handiko liburua ondu du: identitateari, mendekuari eta Interneten esaten ditugun gezurrei -eta egiei- buruzko istorio zoragarria.