Azpeitia

Azpeitiko Udal Liburutegia

arte
Internet(contenidos.inter)
352 emaitza.
  Albistea
  • Honi buruz: Azpeitiko Udal Liburutegia; Liburutegiak
  • Oporren ondoren, liburutegiak berriro ireki ditu ateak. Eta abuztuak 31arte, gure ordutegia astelehenetik ostiralera, honako hau izango da: 08:30tik 14:00etara. Irakurtzera, ikastera eta gure zerbitzu guztiez gozatzera etortzera gonbidatzen zaituztegu. Poz handia dugu berriro zuekin egoteaz!

  • Gogorazi nahi dizuegu goizeko eta arratsaldeko ordutegiarekin bi egun besterik ez direla geratzen liburutegian. Uztailaren 1etik aurrera, udako ordutegia izango dugu, eta 08:30etik 14:00etara egongo da zabalik. Aprobetxatu azken bi egun hauek udako irakurketak hartzeko. Gainera, egun hauetan maileguan eramaten dituzuen liburuen itzulketa-epea irailarte luzatuko dizuegu, oporretan lasai gozatu ahal ditzazuen. Ondo pasa oporrak!

  • Udan sartzen gara eta erabiltzaile batzuk orain dute aukera urtean zehar irakurri ez dutena irakurtzeko. Aukeratu zure liburua eta gozatu.

  • Erakusketa prestatu dugu gai honekin lotutako liburuekin. Hemen klikatu hobeto ikusteko irakur gida:https://padlet.com/enparanliburutegia/ekainak-20-errefuxiatuen-mundu-eguna-u5e68f74uy734t9l

  • Ekainak 5, ostiralean izan zen Imanol Eliasen "Hamaika egun Azpeitian" liburuaren aurkezpena eta jende asko bertaratu zen liburutegira. Egilea hil eta hamahiru urtera argitaratu den bere nobelaren nondik norakoak azaldu zituzten Nagore Alkorta, Azpeitiko alkateak, bere senide Itziar Oiarzabal eta Asier Osak, Beatriz Aranbarri liburutegiko liburuzaina eta edizio lanak egin dituzten Jose Luis Otamendi eta Pello Elorzak.

352 emaitza.