Azpeitiko Udal Liburutegiak jaso zituen Imanol Eliasen funtsen artean, Beatriz Aranbarri liburuzainak, argitaratu gabeko lana aurkitu zuen, eta Azpeitiko Udalak argitaratzea erabaki zuen.
Nobela beltzaren eta kontakizun historikoaren arteko liburua, 1870. urtean, bigarren karlistadaren aurrean kokatzen da. Imanol Eliasek memoriaren eta kulturaren alde egindako lana azpimarratu zuten mahaikoek eta oraindik ere bere ekarpena egiten jarraitzen duela nabarmendu.
Liburuak eskuragarri daude Azpeitiko Udal Liburutegian.