Arrigorriagako Bibliotekak

Arrigorriagako Bibliotekak

1517 pertsonak parte hartu dute gaur Hizkuntza-Eskakizunak egiaztatzeko idatzizko azterketan

Argitalpen-data: 

Hizkuntza_eskakizuna_azterketa2.jpg
  • BECen egindako azterketan 1517 funtzionariok, lan-kontratu finkoko langileek eta Euskal Administrazio Publikoetan aldi baterako kontratatutako langileek parte hartu dute

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP), Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren erakunde autonomoak, urtean bi deialdi egiten ditu enplegatu publikoen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko.

Gaur, aurtengo bigarren deialdiko azterketak egin dira BECeko 2. eta 3. pabiloietan.

Guztira, 1517 funtzionariok, lan-kontratu finkoko langileek eta Euskadiko edozein administrazio publikotan aldi baterako kontratatutako langileek parte hartu dute.

A2, B1, B2, C1 eta C2 mailako azterketak egin dituzte parte-hartzaileek. Jendetsuenak B2 eta C1 mailak izan dira; lehenengoan 539 pertsonak parte hartu dute, eta C1 mailan, berriz, 465 pertsonak.

 

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)