Abusuko kultur astean aurten “ARROTZA, ERROR, FAKE” literatur lehiaketa antolatu dute. Prentsa berriak idatzi beharko dira euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez.
Lehiaketaren antolatzailea den Abusu Sarean-ak haurnarketa bultzatu nahi du hainbeste berrien artean zeintzu diren objetiboak eta zeintzu faltsuak desberdintzeko zailtasunaren inguruan. Lehiaketan 9 eta 18 urte bitarteko edozeinek parte hartu ahal izango du. 6 eta 8 urte bitarteko kategorian marrazki bat aurkeztu beharko dute, non elementu bat lekuz kanpo egongo den: “Arrotza kanpora!”
Oinarriak Abusuko bibliotekan jaso ahal izango dira hala nola Abusu Sareanen Facebook orrian. Epea zabalik dago apirilaren 12ra arte eta lan saridunak eta finalistak apirlaren 23an emango dira jakitera.