Aste berdearen atarian, Arrigorriagako liburutegietan ehun liburu inguru eskuratu ditugu ingurugiroa, aldaketa klimatikoa, biodibertsitatea, zaramaren kudeaketa eta uraren erabilera egokiaren gainean, besteak beste.
Honez gain, Abusun LIBURUTEGIKO MINDEGIA prestatu dugu, hainbat barazkien hazi ekologikoekin, nahi duenak etxera eraman eta bertan zaindu dezan. Haziak “zainketa konpromezu” baten truke bananduko dira maiatzaren 29tik aurrera, ingurugiroaren aldeko ekimen bat burutzeko aukera emanez.