Arrigorriagako Bibliotekak

Arrigorriagako Bibliotekak

Matrikula epea irekita liburutegietako tailerretan parte hartzeko

Argitalpen-data: 

Bizitzen ari garen egoera samar arraroa izan arren, irakurketa eta idazketa tailerren egunerokora itzultzeko irrikitan gaude. Ikasturte honetan helduentzako tailerrak baino ez ditugu eskainiko, egoera hobetu eta haurrentzako programazioa osatu ahal izan arte.

Ikastaro eta tailer guztietan segurtasun sanitario arauak errespetatuko dira, aforoei zein arau higienikoei dagokienez.

Hirigunean sormen idazketarako bi talde izango dira, hamabostero, 17:30etatik 19:00ra lehenengoa eta 19:00etatik 20:30etara, bigarrena. Eta hurrengo asteazkenean irakurketa tailerra izango dugu, 19:00etatik 20:30etara, aurrez-aurreko saioak on-line saioekin bateratuta.

Abusun, irakurle taldea mantenduko dugu astearteetan 16:00etatik 17:30etara y hamabostero mikrokontakizunak idazteko tailerra, 16:30etatik 18:00etara. Horrez gain, aurten bigarren irakurle taldea osatu nahi dugu 18:30etatik 20:00etara, hau ere astearteetan, hiru asterik behin.

Hiruguneko irakurketa tailerra izan ezik, gainontzeko saioak aurrez-aurrekoak izango dira, posible den bitartean.