Arrigorriagako Bibliotekak

Arrigorriagako Bibliotekak

Liburutegietako neurri berriak

Argitalpen-data: 

Koronabirusa dela eta, EAEko liburutegiak berrogeialdiaren deskonfinamenduaren hirugarren fasean sartu dira, eta hori beste urrats bat da liburutegiak erabiltzeko eta disfrutatzeko orduan, betiere babes-arauak eta pertsonen arteko 2 metroko gutxieneko distantzia fisikoa errespetatzen badira.

Joan den ekainaren 1etik egiten hasi ginen mailegu eta itzulketaz gain, orain liburutegien arteko mailegua ere jarriko dugu abian, hala nola mailegatutako liburuak erreserbatzeko aukera. Erabiltzaileek itzulitako liburuak gordeta egongo dira aste batez, berriro erabiltzaileen eskuetan jarri aurretik.

Ekainaren 15etik aurrera Arrigorriagako bibliotekak udako mailegu berezia eskainiko dute, ohi den legez, ale kopurua eta itzultzeko epea irailaren 15era arte luzatuz.

Bestalde, Abusuko bibliotekak etxez etxeko mailegu zerbitzua eskaintzen jarraituko du, edozein arrrazoirengatik etxetik mugitu ezin diren erabiltzaileentzat. Zerbitzu hau Abusuko Elkartasun Sareak eskainitako lankidetzari esker gauzatzen da. Sare hori auzoko pertsonei laguntzeko sortu zen berrogeialdian.

Azken hiru hilabete hauetan gora egin du eLiburutegia plataforma digitalaren mailegu-kopuruak, liburu elektronikoak deskargatzeko eta filmak doan ikusteko aukera ematen baitu.