Arrigorriagako Bibliotekak

Arrigorriagako Bibliotekak

Liburuen mailegu zerbitzua eta ikasgela martxan jarriko dira astelehenetik aurrera herrigunean eta Abusun

Argitalpen-data: 

Datorren astelehenetik, ekainaren 1etik, uztailaren 17ra arte, berriro irekiko dira herriguneko eta Abusuko liburutegiak liburuen mailegurako eta ikasleentzako ikasgelak prestatuko dira.

Abusun maileguak etxera zerbitzua mantenduko dugu Abusuko Elkartasun Sareanekin elkarlanean, edozein arrazoiengatik etxetik irten ezinean dauden erabiltzaileentzat.

Liburuak mailegatzeko zerbitzuaren ordutegia ere 15:00etatik 20:30etara izango da, eta liburuak jaso eta gordetzeko baino ez da izango. Liburuak helbide elektroniko bidez eskatu beharko dira, mfernandez@arrigorriaga.eus helbidean edo 946 712 361 telefono zenbakian (hirigunean) eta gbutron@arrigorriaga.eus edo 944 792 930 telefono zenbakian (Abusun). Katalogoa www.liburubila.euskadi.eus webgunean kontsulta daiteke.

Selektibitateko edo unibertsitateko ikasleentzako prestatu diren ikasgelak 15:00etatik irekiko dira, 23 laguni mugatuta liburutegi bakoitzean.