Arrigorriagako Bibliotekak

Arrigorriagako Bibliotekak

Ipuin kontaketa musikatua Herriguneko Bibliotekan

Argitalpen-data: 

Antton Aranburu eta Lorena Martinen ipuin-kontaketa saioa

Ipuin kontaketa musikatuen saioa martxoaren 27an eskainiko da Arrigorriagako herriguneko Bibliotekan. “Kolorez jantzia” izena du ikuskizunak, eta 3 eta 5 urte arteko haurrak dituzten familiei dago zuzenduta.

Kamila zebraren eta Perli otsoaren ipuinek, ezberdintasunak suposatzen duen aberastasuna eta balioa lantzen dute. Gure gizartean aniztasuna elemento aberasgarri moduan ulertzeko istorio bat.

Jarduera 18:00etan hasiko da. Sarrera doakoa da, eta parte hartzeko beharrezko da gonbidapena; liburutegian jasotzeko aukera egongo da martxoaren 23tik aurrera. Haurrek bakarrik hartu beharko dute gonbidapena.