Arrigorriagako Udal Bibliotekak (herrigunea) antolatutako ipuin kontaketa musikatuen lehenengo saioa izango da, eta urtarrilaren 31ean eskainiko da. “Han txikia izanik oihanean” izena du ikuskizunak, eta 3 eta 5 urte arteko haurrak dituzten familiei dago zuzendua.
Ipuin kontaketa saio honetan oihaneko animaliekin hara eta hona joango gara gure ahalmenak ezagutuz. Ipuin saio musikatua da, Intxixu Valbuenaren gitarra elektrikoaren laguntzarekin; bitartean, Ana Apika ipuin-kontalariak istorio ederrak ondo pasatzeko eta parte hartzeko kontatuko ditu.
Jarduera 18:00etan hasiko da. Sarrera doakoa da, eta parte hartzeko beharrezkoa da gonbidapena; liburutegian jasotzeko aukera egongo da urtarrilaren 27tik aurrera.