Arrigorriagako Bibliotekak

Arrigorriagako Bibliotekak

Txontxongilo saioa Arrigorriagako Herriguneko Bibliotekan

Argitalpen-data: 

Arrigorriagako Herriguneko Bibliotekak ipuin kontaketa saio bat azaroaren 8an antolatu du. “Nahia eta Neo ezusteko bisita” izena du ikuskizunak, eta 3 eta 5 urte arteko haurrak dituzten familiei dago zuzendua.

Rosa Martinez konpainia-ren eskutik istorio ederra eta txontxongilo argitsuak eskainiko dira.

Jarduera 18:00etan hasiko da. Sarrera doakoa da, eta parte hartzeko beharrezkoa da gonbidapena; liburutegian jasotzeko aukera egongo da azaroaren 4tik aurrera, 16:30etik 20:30era.