Familian sendabelarrak ikuskatzeko aukera izango da ekainak 17an. Sorginbedarreko Oihanek gidatuta eskola inguruko eta urmaeleko sendabelarrak identifikatuko ditugu.
Ekainak 18an eta 24an sendabelarrak ezagutzeko bi saio egingo ditugu. Lehenengoa liburutegian izango da, eta bigarrenean, berriz, txangoa egingo dugu Asentzio inguruan. Bi saioak gidatuak izango dira.
Gogoratu saioetan parte-hartzeko izena eman behar dela!
Horrez gain, kultur etxeko lehenengo pisuan sendabelar erakusketa osatzen dihardugu dagoeneko. Hurbildu, ikuskatu eta zure ezagutza partekatu!