Paperezko hegoak irakurketa kluba

Argitalpen-data: 

Plazak gelditzen dira 3. mailatik aurrerako umeentzat

Zer da “Paperezko hegoak” klub hau?

Irakurtzea tailer bihurtzen den klub bat: saioetan irakurri denaren inguruko solasaldi aktiboa eta sorkuntza-ariketa bat eskaintzen da.
Horrela, sortzeari beldurra galtzen da, eta gozamen literario zabalagoa nabaritzen dute parte-hartzaileek.
Urte bukaeran, hilabetero egindako ariketa bakoitzarekin liburu bat egiten da, eta haur bakoitzak etxera eramango du berea

Zer espero da parte-hartzaileengandik?

Asistentzia konpromisoa eskatzen da: izena eman eta gero, saioetara joatea garrantzitsua da. Hau ezinbestekoa da kluba bizia eta aberatsa izateko

Saioak: non eta noiz?

Lekua: Portalea (Udal Liburutegiko areto bat)
Egutegia: urriak 21, azaroak 11, abenduak 9, urtarrilak 13, otsailak 10, martxoak 10, apirilak 14 eta maiatzak 12
Ordutegia: 17:00 - 18:00 (LH3 eta LH4); 18:00–19:00 (LH5, LH6, DBH1)


Zer baliabide eta hizkuntza?

Doako jarduera da.
Euskara hutsean eskaintzen da

Dinamizatzailea:

Peru Magdalena arduratuko da saioetan.

Euskadi, auzolana