Oporrak ate joka

Argitalpen-data: 

Abuztua itxita

Oporrak ate joka ditugu dagoeneko liburutegian. Kontuan izan abuztuan itxita egongo dela liburutegia, eta udako ordutegiarekin dihardugula lanean iraileko bigarren astea bitarte.

Udako egutegi eta ordutegiak

Aprobetxatu azken egunak liburutegira hurbiltzeko!

Gogoratu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen parte garenez, besteak beste, sareko gainontzeko liburutegietako mailegu zerbitzua erabili dezakezuela liburutegiko zuen bazkide txartelarekin. Lotura hau jarraituta liburutegien mapa, kontaktuak, ordutegiak... kontsultatu ditzakezue.

Horrez gain, kontuan izan, plazako liburu trukerako zuhaitzean ere aurkitu ditzakezuela irakurgairen batzuk.

Euskadi, auzolana