Itsaspeko bihotzak erakusketa didaktikoa Eibarren

Argitalpen-data: 

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat.

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat. Dagoeneko adostuta daude bisitak Eibarko ikastetxeekin. Familientzako saio bat eskainiko da ere.

Galtzagorri elkarteak Itsaspeko Bihotzak izeneko literatur aretoa eskaintzen dio Eibarko Liburutegiari.

Areto literario honek genero-berdintasunaren gaia jorratzen du euskal haur-literaturaren bidez. Aspalditik dago gai honen inguruko kezka, haurrentzako ipuinek estereotipoak eskaintzen jarraitzen baitute.

Horrela, hezkidetzan oinarritutako ibilbide artistiko-pedagogikoa diseinatu dute. Ibilbideak haur-literatura eta beste adierazpen artistiko batzuk hartzen ditu bereziki (ilustrazioa, jostea, artisautza, ikus-entzunezkoak).

Haur eta gazteentzako argitaratutako lanen artean, hezkidetza-parametro pedagogikoak dituztenak hautatu dira. Liburu zehatz bat aitzakiatzat hartuta, gelako txoko bakoitzean hezkidetzarekin zuzenean lotutako gai bat landuko da txikienekin.

Otsailaren 20tik 26ra Eibarren izango da erakusketa, Andretxean. Eibarko ikastetxeek parte hartzen dute, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin.

Euskadi, auzolana