Liburutegi Zerbitzuak 130 ale erosi ditu, eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan egongo dira eskuragarri.
Lan berezi hau oso edizio zainduan aurkezten da, kalitate handiko koadernaketarekin. 440 orrialde ditu eta kalitate handiko 320 mapa.
Euskaraz argitaratuta dago (eranskina gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez).
Guztion gozamenerako izatea espero dugu.