Haurren liburutegiko espazioan kokatuta daude ordenagailuak . Orain arte, CD-ROMekin aritzeko erabiltzen ziren. Jolasak eta ipuinak edo literaturarekin zerikusia zuten ordenagailu programak eskeintzen ziren.
Hemendik aurrera, euskarazko eduki eta baliabide digitalak erabiltzeko "Gozatu sarean euskaraz" web orrira sarrera eskeiniko dute ordenagailu horiek, nolabait haurren euskerararen erabilera sarean sustatzeko. Aisialdirako aproposak izan daitezken loturak eskeiniko dira hemen ere: ipuinak, web orriak, webserieak, aplikazioak, jolasak etab.
Eusko Jaurlaritzak "Gozatu sarean euskaraz" kanpainarekin bat egiten du ere liburutegiak eta bultzatu honela, euskararen erabilera.
Ordenagailua eta sarean ibiltzeko araudia errespetatu beharko da eta liburutegiko bazkide izan beharko da ere.