Ipuin kontaketa saioa otsailak 1ean Legazpiko Udal Liburutegian

Argitalpen-data: 

Haurrentzako HITZAK JOSTEN ipuin kontaketa saioa eskeiniko du Mireia Delgado narratzaileak.

Berak dioenez, ipuinetako hitzak tximeleten berezko hegaldiaren erritmora datoz gugana. Hitz batzuk, kili-kili egin eta etorri diren bezala alde egiten dute. Badira ordea, kili-kili egin eta barruraino sartzen zaizkigun hitzak.

Horrela, narrazioa, poesia, asmakizunak eta antzerki apur bat uztartuko ditu saio honek.

Otsaileko lehenengo asteazkenean izango da saioa eta ordua arratsaldeko 18:00retan izango da.

5 urtetik aurrerako haurrentzat eritzi da aproposa.

Jarduera doakoa izango da eta edukiera mugatua. Ekitaldi honi buruzko informazio gehiago nahi bada, jarri harremanetan liburutegiarekin.

Parte hartzeko baldintza bakarra ipuin kontaketarako adin egokia izatea izango da.

Euskadi, auzolana