Garai berriak

Argitalpen-data: 

Umeen liburutegian orain arte izan ditugun CD-ROM hezigarriak xahutzeko momentua heldu da. Denbora luzea da argitaratzeari utzi ziotela, baina liburutegian orain arte genuen bilduma mantendu dugu, betiere gure gizartean dauden digitalizazio erritmo desberdinei zerbitzua eman ahal izateko.

Gaur egun, CD hauek oso gutxi erabiltzen dira, eta, gainera, gailu berrietan arazoak ematen dituzte bertsioak zaharkituak gelditu direlako. Gainera, material hauek eta hobeagoak dohainik eskaintzen dira sarean. Euskaraz eskaintzen direnak, adibidez, Gozatu Sarean Euskaraz webgunean bildu ditu Eusko Jaurlaritzak. Bertan jokoak, ipuinak, euskara jolasen bidez ikasteko joko eta baliabide desberdinak daude eskuragarri. Hemendik aurrera gure blogean esteka zuzena izango duzue baliabide hau erabiltzeko.

Euskadi, auzolana