Umeentzako jardueretan aurreinskripzioa egiteko epea zabalik dago

Argitalpen-data: 

Azalerako ipuinak, Liburuen poltsa eta Paperezko hegoak irakurketa klubak

Azalerako ipuinak

Ikasturte honetako jardueretan aurrematrikula egiteko epea irailaren 23ra arte egongo da zabalik.
Epea amaitu ondoren, taldeak osatuko dira eta inskribatutako pertsonak onartu diren ala ez jakinaraziko da.


Hauek dira aurreikusitako jarduerak:

AZALERAKO IPUINAK

Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturarako ate ireki bat izan dadila da helburua. Abestiak, ipuin laburrak, hitz jokoak, poemak… berreskuratuko dira eta azalerako ipuinetan erabiliko dira, liburuak eskaintzen dituzten baliabideak ezagutu


  • Norentzat: Urtebeteko umeak eta Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko gelako umeak, amak edo aitak lagunduta.
  • Non eta noiz: Umeen Liburutegian, Hilero (astelehen batean), urritik aurrera
  • Nork emango du: Saroa Bikandi 
  • Ordutegia: Zehaztu gabe
  • Jardueraren hizkuntza: euskara
  • Izen ematea: irailak 1 – 23
  • Derrigorrezkoa online egitea, formulario honen bidez
  • Jardueraren prezioa: Dohainik.

LIBURUEN POLTSA

Liburuekiko atxikimendua sortzeko ahaleginak egiten dira irakurketa klub honetan, jokoen eta dinamiken bitartez, umeen nahiak, interesak eta fantasia pertsonalak abiaburutzat hartuta.


  • Norentzat: Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelak eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako umeak, amak edo aitak lagunduta.
  • Non eta noiz: Umeen Liburutegian, Hilero (astelehen batean), urritik aurrera
  • Nork emango du: Saroa Bikandi      
  • Ordutegia: Zehaztu gabe
  • Jardueraren hizkuntza: euskara
  • Izen ematea: irailak 1 – 23. Derrigorrezkoa online egitea, formulario honen bitartez
  • Jardueraren prezioa: Dohainik.

PAPEREZKO HEGOAK

"Paperezko hegoak" izeneko irakurketa klubak tailer bilakatzen ditugu, eta saio bakoitzean irakurritakoa taldeko solasaldiaz lantzeaz gain, sorkuntza ariketa bat gehitzen diogu.


  • Norentzat: LHko 3. mailatik DBHko 1. mailara. Interesa erakusten dutenen adinen arabera  osatuko da taldea eta antzerakoa izan dadila saiatuko gara. Bi talde egitea baloratuko da izen-ematearen arabera.
  • Non eta noiz: Portalean, Hilero (astearte batean), urritik aurrera
  • Ordutegia: 17:00 - 18:00 eta 18:00 - 19:00 (talde bi egiten badira).
  • Dinamizatzailea: Naiara Rubio
  • Izen-ematea: irailak 1 – 23. Derrigorrezkoa online egitea, formulario honen bitartez.
  • Hizkuntza: Euskara
  • Jardueraren prezioa: Dohainik.
Euskadi, auzolana