Udako liburutegiaren ordutegiarekin ez bazara moldatzen, erabili Udaleko Harleku takillak

Argitalpen-data: 

Udako liburutegia ekainaren 13tik abuztuak 31ra luzatuko da eta epealdi honetan Legazpiko Udal Liburutegia irekita egongo da, goizeko ordutegiarekin 10:00etatik 14:00etara. Arratsaldez itxita egongo da. Ordutegi honetatik kanpo eta asteburuetan, liburuak itzuli nahi badira, gogoratu Kultur Etxeko sarreran dagoen buzoian itzuli daitezkela.

Baina orain eta uztailean hasita, liburutegia udalaren Harleku zerbitzua erabiltzen hasiko da ere. Harleku, 11 leihatila elektroniko dituen armairu bat da non Legazpiko Udal Liburutegiak bere bazkideei liburuak utzi ahal izango dizkie, udako ordutegi honetan liburutegira ezin berataratu direnentzat.

Erabilpena oso erraza da. Aukeratu zein liburu nahi duzun irakurri liburutegiko katalogotik. Erabili horretarako Liburubila bilatzailea interneten.

Nahi duzun dokumentua ez bada hor agertzen, deitu liburutegira edo bidali mezu bat zure eskaera osatzeko. Liburua/k aukeratu eta gero, deitu liburutegira zure eskaera osatzeko eta altan emateko zerbitzuan. Ondoren liburutegiak, Harleku armairua irekitzeko irekiera-kodea bidaliko du eskaera egin duen pertsonaren mugikorrera. Liburutegiko erabiltzaileak kode hori sartu eta armairua, aukeratutako liburuekin irekiko da eta eraman ahal izango ditu hobeto datorkion momentuan.

Harleku armairua, Urbeltz pilotalekuaren ondoan dago eta erabilera doakoa da. Martxoa ez geroztik herriko merkatariek eta baserritarrek ere erabiltzen dute.

Liburutegiko telefonoa deitzeko da: 943737186

Liburutegiko whatsApp-a mezuak bidaltzeko da: 631851172

Liburutegiko posta elektronikoa mezuak bidaltzeko da: liburutegia@legazpi.eus

Euskadi, auzolana