Udako liburutegia Legazpin eta mailegu epealdi berria sasoi honetarako

Argitalpen-data: 

Ekainaren 13tik abuztuak 31ra, Legazpiko Udal Liburutegia irekita egongo da. Denboraldi honetan aldiz, goizeko ordutegia izango du, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Arratsaldez itxita egongo da. Ordutegi honetatik kanpo eta asteburuetan, liburuak itzuli nahi badira, gogoratu Kultur Etxeko sarreran dagoen buzoian itzuli daitezkela.

Ezin baduzu etorri udako ordutegi honetan, abian da jadanik irailera arteko mailegu epealdia(leiho berri batean irekitzen da). Hori horrela, liburutegitik udako oporretan irakurtzeko asmoa dituzun liburuak hartu eta irailean bueltatzeko aukera dago.
Liburutegira bidaia aprobetxatuz gainera, liburu gehiago eraman daitezkenez oporretarako, zuretzat, bikotearentzat, seme-alabentzat … ere aukeratu ditzazkezu liburuak.

Online irakurtzen duzun horietako bazara, eLiburutegia plataformatik jeitsi ditzazkezu liburuak. Baldintza bakarra hori egiteko, liburutegiko bazkide izatea da. Nola egin ez badakizu eta edozein kezkatarako galdetu liburutegian (T. 943737186 WhatsApp 639851172).


 


Euskadi, auzolana