Irakurleen Txokoan izena eman daiteke Irailak 12tik, irailak 23 bitartean

Argitalpen-data: 

Ekimena zer da: Irakurleen Txokoaren helburua liburuak irakurtzen gozatzea da. Batzuetan liburutegian taldean bertan irakurriko ditugu liburuak, besteetan, etxean irakurriko eta taldean elkarbanatuko ditugu hausnarketa eta eritziak. Irakurritakoarekin lotuta dinamika edo jolas ezberdinak burutuko ditugu.

Nori zuzenduta: LH 3- DBH 1eko haurrei zuzenduta dago (DBH 1 barne).

Izena emateko epea: Irailak 12tik irailak 23 bitartean

Izena eman daiteke:

- 943 15 71 95 telefonora deituta

- whatsapp-ez: 688 815 506

- liburutegian bertan

**Izena ematen dutenen kopuru eta adinaren arabera osatuko dira taldeak.

Euskadi, auzolana