Haur eta Gazte Literatura Irakur Gida 2021 : haur eta gazteei zuzendutako euskarazko liburu onenen bilduma

Argitalpen-data: 

Kaleratu da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko, Haur Liburu Mintegiaren, “Haur eta Gazte Literatura Irakur Gida 2021” gida.

Urte horretan euskaraz argitaratu diren haur eta gazteentzako ia fikziozko liburu guztiak irakurri eta baloratu ondoren, aukeraketa baten emaitza da. Legazpiko Udal Liburutegiko liburuzaina, Haur Liburutegi Mintegiko kide da, eta gida osatzeko lanketan parte hartu du.

Formatu digitalean argitaratu da eta paperean ale batzuk baditugu Legazpiko Udal Liburutegian.

Ikusi Irakur Gida 2021

Deskargatu Irakur Gida 2021

Euskadi, auzolana