Euskal liburutegien datuak

Argitalpen-data: 

.- Irudian liburu elektronikoen maileugak 1.000 biztanleko

304 Euskal liburutegik baino gehiagok osatzen dugu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea (EIPS). Beraren parte dira udalerrietako liburutegi publikoak, Eusko Jaurlaritzako liburutegiak, beste hainbat erakundetakoak eta Gipuzkoan adibidez, Arantzazuko Santutegiko liburutegia edo Donostia Unibertsitate Ospitaleko liburutegia ere.

Legazpiko Udal Liburutegia ere 2004. urtean barneratu zen EIPS sarean eta gaur egun, Euskadiko liburutegiko sare honek beste hainbat zerbitzuez gain, eLiburutegia zerbitzua eskeintzen du. eLiburutegia internet bidez liburu elektronikoak eta filmak eta ikus-entzunezkoak mailegatzeko zerbitzua da eta kaleratu berri du 2021eko erabilpen datuak.

Irudian ikusi daiteke Legazpiko irakurleen liburu elektronikoen mailegu tasa zenbatekoa izan den ihaz, adibidez.

Eusko Jaurlartizako Liburutegi Zerbitzuak urtero kaleratzen duen "Liburutegiak 2021" (PDF, 14 MB) (leiho berri batean irekitzen da) agertzen dira datu hauek eta gehiago.

Euskadi, auzolana