Zarauzko Sanz Enea Udal Liburutegia

Zarauzko Udal Liburutegia

Arauak eta jarraibideak

Bazkide txartela egiteko eskabide orria bete behar duzu. Inprimaki hau liburutegian ere eskura dezakezu.

Irakurle txartelaren eskabide-orria (PDF, 259 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

MAILEGU ZERBITZUA ERABILI AHAL IZATEKO:

  • Inprimakia bete behar da (14 urtetik beherakoen kasuan, guraso edo tutoreek sinatuta).
  • Liburutegiko bazkide-txartela egitea doakoa da, baina galtzen bada 3,70€ ordaindu behar da berria egin ahal izateko.
  • Helbidea edo telefonoa aldatuz gero, liburuzainari jakinaraziko zaio.
  • Bazkide-txartela Euskadiko Irakurketa Publikoko Sare osoan erabili daiteke, mailegu zerbitzua erabiltzeko batez ere.

 

MAILEGATU DAITEKEEN DOKUMENTU KOPURUA:

  • Zure liburutegian: 3 liburu (21 egunen barruan itzultzeko), 3 ikus-entzunezko (7 egunen barruan itzultzeko) eta hainbat aldizkari.
  • Sareko beste liburutegietan mailegatu daiteke.
  • BUZOIA: Liburutegiaren ordutegitik kanpo itzulketak egiteko izango da. 
  • EPE-LUZATZEA: Dokumentuen epea behin luza daiteke, liburutegian bertan, telefonoz, edo Internet bidez (erreserba duten dokumentuak eta epez kanpo daudenak izan ezik). 
  • ERRESERBAK: Liburutegian edo Internet bidez egin daitezke. Gehienez bi erreserba egingo dira. Dokumentuak jasotzeko epea bi egunekoa da.
  • MAILEGU-ESKAERAK: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste liburutegi batzuetara gehienez bi mailegu-eskaera egin daitezke. ISUNAK: Atzerapen-egun bakoitzeko eta dokumentu bakoitzeko, egun bateko etenaldia izango da sare osoan.
  • DOKUMENTUAK GALDU EDO PUSKATZEA: Dokumenturen bat galdu edo puskatzen bada, berria ekarri behar da.

ERABILTZEKO ARGIBIDEAK:

  • Liburutegi elektronikoko ordenadoreek honako aukerak dituzte: kontsultarako Internet sarbidea, ofimatika eta haur liburutegiak instalatuta dauzkan CD-ROMak.
  • Zerbitzua erabili nahi duenak, irakurle txartela aurkeztu behar du aurretik, erakusmahaian. Helduek zein haurrek 60 minutuz erabiltzeko aukera izango dute, eguneko.
  • 10 urte baino gutxiago dutenek tutore batekin etorri behar dute.
  • 10-14 urte bitartekoek, gurasoen edo arduradun baten baimen idatzia beharko dute (baimena emateko inprimakia liburutegian bertan bete beharko dute).
  • Ordenagailu bakoitzean bi pertsona ariko dira gehienez, eta isiltasunean.
  • Ordenagailua itzaltzen den aldiro, hasierako konfiguraziora itzultzen da. Beraz, liburutegiak ez du bermatzen gordetzen den informazioa hor izatea. Segurtasun eta konfidentzialtasun kontuengatik ordenagailua erabili ondoren itzali egin beharko da.
  • Inprimaketak egiteko orriak liburutegiko erakusmahaian eskatu beharko dira, eta udal ordenantzetan zehaztuta duten prezioen arabera kobratuko dira bertan. Bestalde, informazioa “pen-drive”etan grabatu ahal izango da.
  • Guztiz debekatuta dago ordenagailua edonola erabiltzea. Ezingo dira erabili liburutegikoak ez diren programak, CD-ROMak, etab., edota ordenagailuko konfigurazioa aldatu.
  • Liburutegiak ez du bere gain hartuko erabiltzaileak jasoko duen informazioaren erantzukizuna, ez eta erabiltzailearen ordenagailuan CD-ROMak instalatzetik letozkeen eragozpenak ere.

Azken aldaketako data:


ERLAZIONATUTAKO EDUKIAK