Liburutegiak Topaleku

Euskadiko Liburutegi zerbitzuko bloga

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko profesionalentzako konpetentzia gaitasun digitalen lanbide-profila diseinatzeko lantaldea

Argitalpen-data: 

udal liburuzainaren profil digitala

Ikanos Eusko Jaurlaritzaren aterki ekimen bat da, konpetentzia gaitasun digitalak ezagutarazteko, kontuan har daitezen lortzeko eta gizarte osoari (pertsonak, enpresak eta erakundeak, eta sektore ekonomiko eta sozialak) haien aurrerabidea eta egiaztapena errazteko.

Balio-proposamena da Ikanos jarduketa-eredu bat eskaintzea. Eredu horrek hobekuntza-prozesu bat marrazten du, ibilbide-orri pertsonalizatuarekin, errealitateari lotutako eta tresna oso praktikoetan oinarritutako helburuei buruzko urratsak emateko, Europako Batzordearen DigComp kontzeptu-esparruan oinarrituta.

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari atxikiak, Euskadiko Sareko liburutegietako kolektibo profesionalentzat profil digital bat sortzeko aukera aztertu nahi du, eta 2020an bilera bat eskatu zen Ikanos ereduko arduradunekin lankidetzan aritzeko aukerak zehazteko.

Bilera horretatik aurrera, lantalde bat sortu zen sareko liburutegi batzuekin eta ALDEEren parte-hartzearekin. Ikanos ereduaren babesean, lantaldeak, lehen urrats batean, profil digital bat egin du, EISPko liburutegi batean lan egitera sartzen den pertsona orok egiaztatu beharko lukeena, eta gure kolektiboaren gaitasun digitalak egiaztatzen dituen test bat diseinatu da. Esteka honetan topako duzue "udal liburuzainaren profil digitala".

Konpetentzia digitalen profil profesionala. Euskadiko Udal Liburuzaina (pdf, 928 KB)

Helburua 2021ean proiektu hau garatzen jarraitzea da, eta maiatzetik aurrera honako hauek lortu nahi dira:

- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiei testa bidaltzea.
- Test horren emaitzak jaso eta aztertzea
- Gure gaitasun digitalak hobetzeko prestakuntza-plan bat diseinatzea.
- Gure kolektiboarentzat BAIT ziurtagiria ezartzeko aukera aztertzea

Hasierako lantaldea Aldee, Getxo, Leioa, Anoeta eta Errenteriako liburutegietako eta Liburutegi Zerbitzuko profesionalek osatu dute, Ikanos ereduko arduradunen laguntzarekin.