Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Idazketa tailerrak abian jarriko dira Legazpiko Udal Liburutegian datotzen hilabeteetan

Argitalpen-data: 

Idazketa tailerrak abian jarriko dira Legazpiko Udal Liburutegian datotzen hilabeteetan

Liburutegiak bi idazketa tailerren hasiera iragartzen ditu. Hitz idatziaren bidez sormena, hausnarketa, elkartrukea eta adierazpena sustatzeko xedea duten kultur proposamenak.

Tailerra, irakurketaren eta idazketaren arteko elkargune gisa planteatzen da. Bertan, parte-hartzaileek hainbat narrazio-molde aztertzeko aukera izango dute, hizkuntzaren erabilera landu eta ahots propioa garatu. Ariketa gidatuen eta testu hautatuen bidez, idazketaren prozesuari hurbilketa zaindua eskainiko zaio.

Jarduerek ez du aldez aurreko prestakuntzarik eskatzen, eta idazketa modu sortzaile eta erreflexiboan landu nahi duten guztiei zuzenduta dago.

Ordu biko saioak izango dira hilean behin, 4 hilabetetan zehar.

Bi tailer abian jarri nahi dira. Bata euskaraz (PDF. Eskuorria)(leiho berri batean irekitzen da) Oihana Aranak gidatua eta bestea gaztelaniaz (PDF. Eskuorria)(leiho berri batean irekitzen da), Monica Leivak gidatua. Biak ere, letren munduan arituak eta eskarmentua dutenak.

  • Datak: bata otsailean eta bestea martxoan hasten dira. Kontsultatu tailer bakoitzaren data konkretuak.
  • Ordutegia: gaztelaniazkoan bi saio goizez 11:00etatik 13:00etara eta beste guztiak 18:00etatik 20:00etara.
  • Lekua: Legazpiko Udal Liburutegian.
  • Hartzaileak: irakurtzea eta idaztea gustoko duen 16 urtetik gorako edonori zuzendua.
  • Izen-ematea: otsailak 2tik aurrera Legazpiko Udal Liburutegian. Horretarako liburutegira bertaratu edo beste bide hauek erabili:  T. 943737186 - W. 639851172 - liburutegia@legazpi.eus

Animatu eta eman izena!