Datorren astean Itxaso Martin eta Oihana Iguaran idazleak liburutegira etorriko dira. Olamendi Institutoko eta Haztegi Ikastolako gazteekin arituko dira liburuen gainean hitzegiten.
Hitzorduak "Liburuaren Eguna 2026" ekintzen baitan egingo dira. 4 saio izango dira eta liburutegian burutuko dira.
"Puntobobo" irakurri dute batxillergoko ikasleek Legazpin. Eleberri honek, emakumeen sufrimendua, osasun mentala eta familiarteko dinamikak ditu ardatz. Itxaso Martinek ez du eufemismorik erabiltzen bertan; estilo intimista eta soil batez idatzi du istorio honen errealitate gordina.
"Hormak" eleberria aldiz, DBHko ikasleek irakurri dute. Liburu honetako istorioan, institutuko sarrerako horman "LEA PUTA" idatzita aurkitu dute ikasleek, eta ikusi orduko, azpijanean hasi dira guztiak Leak halako mezua jasotzeko zein arrazoi ote dauden jakiteko. Pintadak, halere, ikaskideen artean dauden beste hamaika horma jarriko ditu agerian. Denok ditugu iraintzen gaituzten hormak, esamoldeak eta jarrerak. Eskolako hormak batzuentzat ate zabalak dira, beste batzuentzat egunero gainditu beharreko hesiak.
Apirilak 13ean eta 17an ditugu hitzordu hauek lotuta.

